Gladiator


GLADIATOR Ridley Scott
Egiazko edo gezurrezko?


0. Kontatu pelikularen argumentua (100 hitz )

1. Irakurri informazio hau
proyecto palladium> alumnado> latín > 1º> El legado de Roma> Sinopsis histórica> Crisis del modelo republicano + el sistema imperial
Zein eredu politikoa isladatzen da pelikulan? 1.puntuan irakurritakoarekin bat dator? Adierazi antzekotasun eta aldeak.
Historia:
Erromatar eredua: Maximo, nekazaria eta soldadua Maximo Dezimo Meridio gidoilariek asmaturiko fikziozko pertsonaia da, baina alderdi batzuetan, ereduzko erromatarrarekin bat dator. Ikus ditzagun erromatar ereduaren ezaugarriak, Maximok betetzen dituen ala ez baloratzeko.

- Virtus: etimologikoki vir –ren ezaugarria da, hau da, gizon zentzudunarena, eta ondorioz, heroiarena, gerlariarena. Virtus, gehienetan, gerretan adierazten da: adorea, kemena arriskuei aurre egiteko, baina beti arrazoimena eta justiziak lagundurik; horrela ez bada, ausardia temeritas edo beldurgabekeria da.
- temperantia, neurritasun-zentzua, oreka da. Temperantia-ri esker ere, grina eta pasioak itoarazten dira. Kontzeptu hau libido (neurri gabeko desio)-ren antonimoa da, , baita luxu-zaletasunarena ere.
- Gravitas, jatorriz pisua da eta hortik, hedaduraz, pisu pertsonala, aginpide morala. Hiru aldetan adierazten da: fisikoa, seriotasuna, diskrezio eta apaintasuna janzkeran ikusita; intelektuala, besteon eragina duen berezko aginpidea; eta morala, zorroztasuna, gogortasuna jokaeran.
- Pietas –ek suposatzen du jainko, aberri, familia eta lagunekiko betebeharrak. Jainkoek fabore egiten diete errespetua adierazten dietenei, pii diren horiei.  Aberriarekiko pietas-ek eramaten gaitu bizitza berarengandik emateko; familiatan, guraso eta semealabek elkarri pietas adierazten diote.


3. Horretaz gain, pertsonaiarendako inspirazio-iturria Quincio Cincinnato dugu. Bila ezazu horren gaineko informazio eta laburtu.
4. Deskribatu pelikulako Marko Dezimo Meridio.  Lehenengo atal eta Cincinatoren zein alde ditu Maximok?


Realidad histórica:
5. Bila ezazu Marko Aurelio eta Komodori buruzko informazioa. Informazioa jasota, zeintzuk dira pelikulako egiazko edo gezurrezko aldeak?
Ikuskizunak
6. Noiz eraiki zen Koliseoa? Zein da bere jatorrizko izena? Nork eraiki zuen eta nondik atera zuen dirua. Ezaugarri arkitektonikoak
Zein ikuskizun mota egiten ziren anfiteatroan?
Irakurri Suetonio-ren testua Julio Zesarrek emaniko jokuei buruz.


Dio espectáculos de diverso tipo: un combate de gladiadores, representaciones teatrales incluso por los barrios de toda la ciudad y, lo que es más, por actores de todas las lenguas, e igualmente juegos circenses, juegos atléticos y una naumaquia.(…) En los juegos circenses…condujeron cuadrigas, bigas y caballos sobre los que se realizaban ejercicios de salto jóvenes de las más nobles familias… Durante cinco días se dieron espectáculos de caza y por último se libró un combate entre dos formaciones de uno y otro bando quinientos soldados de infantería, veinte elefantes y treinta jinetes.
Suetonio, Vida de Julio César, 39.


Jar ezazu X dagokion lekuan...
Antzinaroko Erromako ikuskizun motak
Julio Zesarrek emandakoak
Gladiator pelikulakoak




Animali-borrokaldiak edo erakustaldiak




Antzez-lanak




Joku atletikoak








gurdi-lasterketak




bataila-errekreazio







Erlijio
Zein erlazio duten bizidunek hildakoekin?
Haratagoko hildakoa Maneekin bizi da. Gizakiaz gaindiko izakiak dira Maneak, infernutarrak, azpimundukoak eta beti taldeka irudikatzen dira. Izen berak izaera agerian uzten du: maneak boni (onak) dira. Baina atsegin izate horrek aldatzen ahal du: hileta-kultua abandonaturik, maneek mendekua hartzen dute eta gaixotasunak bidali edo gizaki akabatu ahal dituzte.
Hori dela eta, bizidunen desioa zera da: ez daitezela aurkako maneak. Horiei nahiko zaie eskaintza xume hilobien gainean lasai eta ixilik jarraitzeko.
Bruno Zannini Quirini, “El más allá en las religiones del mundo clásico”, 249-250


8. Kultu honetaz aparte, erromatarrek lareak eta penateak gurtzen zituzten. Bila ezazu informazio horren gainean eta egin ezazu laburpen bat.


9. Azal ezazu zein erlijio-manifestaldiak agertu diren pelikulan.

10. Bukaera: akatsak eta bitxikeriak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina