Desadostasunaren sagarra. Parisen epaiketa eta Troiako Gerra




Dena bi jainkoren –Zeusen eta Poseidonen– arteko liskar baten ondorioz hasten da. Bi jainko horiek Tetis itsas ninfaren maitasunarengatik ari ziren elkarren lehian. Baina Tetisen semea aita baino askoz boteretsuagoa izango zela jakitean, atzera egin zuten. Hala ere, Tetis gizaki batekin ezkontzea erabaki zuten: Peleo gaztearekin, alegia, egungo Greziaren iparraldean bizi ziren mirmidoien erregearekin. Ezkontza horretatik Akiles jaio zen. 
 
Sophilos magolariaren zehaztasunaTetis eta Peleoren eskontzaren segizioa: Quirón, Hebe; Dioniso eta Leto

 
Tetisen eta Peleoren arteko ezkontza ospakizun sozial garrantzitsua izan zen. Ia jainko guztiak joan ziren bertara. Joan ez zena desadostasunaren jainkosa Eride edo Eris izan zen. Hobe esanda, joan zen, baina desadostasuna sorrarazteko. Eztei-oturuntzaren aretoan agertu zen bat-batean eta urrezko sagar bat jaurti zuen “ederrenarentzat” zela esanez. Eta nor zen ederrena? Luzaroan eztabaidatu ondoren, “ederrena” hiru emakume jainko hauetako bat izango zela erabaki zen: Hera, Atenea edo Afrodita.
Zeusek proposatuta, azken erabakia munduko gizonik ederrenak hartu behar zuen. Hori Paris zen, Priamo eta Hekuba Troiako errege-erreginen berrogeita hamar seme-alabetako bat. Jaio zenean gurasoek abandonatu egin zuten, haren amak Troiaren hondamena ekarriko zuela amets egin baitzuen. Baina bizirik irautea lortu zuen eta hiritik urrun artzain izan zen, harik eta azkenean errege-etxean onartu zuten arte. 
Zeusek Hermes bidali zuen hiru jainkosekin Ido mendira 

 "Parisen epaiketa"Angelika Kauffmann (1741-1807)



"Parisen epaiketa" Rubens 1547-1640



"Parisen epaiketa"Renoir 1841-1919


Hermes: agur, artzaina
Paris: agur zeuri ere, Nor zaitut? zerk ekarri zaitu nire herrialdera? nor dira zure gidaritzapean datozen emakume horiek? Horren polita izanik, es dira, ez, mendiz mendi ibiltzeko jaioak.
Hermes: Ez dira emakumeak ordea, Paris1 Hera, Atenea, Afrodita dituzu aurrean; eta nik Hermes nauzu, Zeusek hona bidalia. Baina..... zergtik zaude dardaraka eta zurbil?. Ez beldur izan; ez da ezer txarrik; jainksa hauen edertasunaren epaile izan zaitezen agintzen dizut Zeusek. Esan du, ederra eta amodio-kontuetan aditua zarenez gero, zeure esku uzten duela erabakia. Sagar honetako inskripzioa irakurrita ezagutuko duzu irabazlearen saria. 
 
Parisi hiru jainkosak agertu zitzaizkion, bakoitzak proposamen bat zuela. Herak Europako eta Asiako errege izango zela agindu zion; Ateneak jakinduria eta Troiako armadaren burutza, eta ondorioz, garaipena eskaini zizkion; Afroditak munduko emakumerik ederrena opatu zion.
Parisek horietako jainkosa baten eskaintza aukeratu behar zuen. Eta hala egin zuen: Afroditaren eskaintza onartu eta urrezko sagarra eman zion. Orduan, Herak eta Ateneak Troia suntsituko zutela zin egin zuten.



Parisek urrezko sagarra Afroditari eskaini zion.


Troiako Guerra

Munduko emakumerik ederrena Espartako erregearen alaba zen: Helena. Alabaina, Helena Agamenonen anaia Menelaorekin zegoen ezkonduta. Agamenon Mizenasko erregea eta Greziako erregerik boteretsuena zen. 

Troiako Helena



Paris Menelaoren gortera iritsi zenean, harrera ona jaso zuen. Baina, eskaini zioten abegi ona aprobetxatu ondoren eta bizikidetzako araurik oinarrizkoenak errespetatu gabe, Helenarekin ihes egin zuen Troiara. Troiarrek bikotea onartu zuten azkenean, haiekin batera hondamendia etorriko zela jakin arren.   



Paris eta Helena

Horrelakoetan, printze (basileis) akeo guztiek elkartasuna zor zioten elkarri. Hortaz, denak elkartu ziren Helenaren bahiketagatik mendeku hartzeko. Uzkurrenak denborarekin osperik handiena hartuko zutenak izan ziren, hain zuzen: Akiles eta Odiseo (latinezko izenarengatik ezagunagoa: Ulises).    



Akiles

Agamenón

Menelaoren eta Agamenonen agintearen mende, gerrariz betetako mila itsasontzi greko itsasoratu ziren Troiarantz eta ontzidi grekoak Troiara abiatzerakoan llehorreratzea lortu zuen. Eta horrela hasi zen hamar urte luze iraungo zuen setioa.
Gerra haren berezitasunetako bat indarren oreka izan zen. Erasotzaile akeoak gehiago ziren, baina troiarrek bertako biztanleak eta urrutiagoko herriak zituzten aliatu, eta hori dela eta, beti zeuden hornituta. Horrez gain, harresi bikaina zuten, bisitariek asko miresten zutena. 
Panteoi grekoaren jainkoek ere zuzenean hartu zuten parte eta alderdi baten edo bestearen alde jarri ziren. Zeusek, Afroditak, Artemisek eta Aresek troiarrak zituzten gogoko eta Herak, Ateneak eta Poseidonek, berriz, akeo-grekoak.   

Menelao, Paris, Diomedes, Odiseo, Néstor, Aquiles y Agamenón

Heroi grekoak eta troiarrak (Agamenon, Paris, Menelao, Diomedes, Hektor, Ayax, Akiles, Odiseo...), askotan jainkoen parte hartzearekin, beren artean borrokatu ziren maiz. Asko borrokan hil ziren, gainera.
Esan dugun bezala, kontakizun nagusian makina bat istorio txiki topa daitezke. Horietako bat su-etenaldi batean gertatzen da eta Akiles du protagonista.
Akilesek Troilo hil zuen, Troiako errege Priamoren semerik gazteena. Orakuluari esker, grekoek jakin zuten Troilo umea adin-nagusitasunera heltzen bazen, ezin izango zutela Troia konkistatu. Akilesek galarazi zuen. Baina ekintza horrek Apolo jainkoaren haserrea eragin zuen, zeinak mendeku hartzeko abagunea itxaron zuen. Akilesen eta Parisen arteko borroka batean, Apolok troiarraren gezi bat zuzendu zuen Akilesen orporantz, alegia, bere gorputzeko atal ahul bakarrerantz. Txikitan, amak osorik sartu omen zuen Estigia ibai mitologikoan hilezkor bihurtzeko, baina nonbaitetik heldu behar eta orpotik oratu zuen. Horixe izan zen, beraz, uretatik kanpo geratu zen gorputzeko atal bakarra.

Akilesek besoa sendatzen  bere lagun Patroklori


Akilesek, ordea, bazekien hil egingo zela, haren bizitza arerio zuen Hektor troiarraren bizitzari lotuta baitzegoen. Bata hiltzen bazen, bestea ere hil egingo zen. Hektorrek Patroklo hil zuenean, Akilesen lagunik hoberena, horrek ezin izan zuen jasan eta Hektor hil zuen.
Akiles gabe, grekoen eraso egiteko ahalmena murriztu egin zen. Odiseo (Ulises), orduan, garrantzitsuago bihurtu zen. 
Alabaina, troiarren artean ere hildako asko egon ziren; horien artean, Paris. 
Odiseok –Atenea jainkosaren laguntzarekin– historiako trikimailurik ospetsuena abiatu zuen, beste gerra batzuetan, modu batean zein bestean errepikatu dena: Zurezko Zaldia. Kontua zen hirian gizon batzuk sartzeko modua topatzea, defendatzaileak ezertxo ere susmatu gabe. Troiarrek eskuratu nahi izango zuten zaldi erraldoi bat eraikitzea bururatu zitzaien.

Grekoek zaldi huts bat eraiki zuten, gerrari bikain batzuk –Odiseo bera barne– barruan izango zituena. Zaldi ikaragarria (gerrariz beteta) hantxe paratu eta borroka uztearen, erretiratzearen eta aberrira itzultzearen plantak egin zituzten. Zaldiarekin, troiarrek honako hau pentsatzea nahi zuten haiek: Atenea jainkosaren oparia zela eta hain handia egin zutela hirian sartzea galarazteko.  , horrela soldaduak gauean atera eta armada grekoari ireki zizkioten hiriko ateak. Eta Troia arpilatu, erre eta suntsitu egin zuten. Soldaduek Priamo eta haren seme-alabak hil eta Hekuba eta emakume troiarrak esklabo hartu zituzten eta Menelaok Helena berreskuratu zuen.

Mitologia eta Historia

Mitologiaren arabera Helenaren bahiketaren ondorioz gertatu zen gatazka eta . 

Azalpen historikoa erabat bestelakoa da, Troia (Ilion) merkataritz eta ekonomiarekin loturiko arazoetan oinarritzen baita.  Grezia Mitologiaren aintzinako greziarrek uste zuten Troiako gerra benetan gertatu zela,K.a. XIII edo XIIen mendean, eta Troia Dardaneloen inguruan kokatuta zegoela. Garai modernoetan, ordea, gerra eta hiria benetakoak ez zirela uste zen. Nolanahi ere, 1870ean, Heinrich Schliemann arkeologo alemaniarrak, Troiako gerra historikoa zela konbentziturik, Troia bilatu eta aurkitu zuen. Troiako gerrako gertaeren atzean errealitate historikoa ote dagoen edo ez argitzeke jarraitzen du. Historialari batzuen arabera gatazka K. a. 1194-1184 artean kokatzen da, Troia VII.eko sutearekin bat eginda.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina