Troiako gerra.Galdetegia

"Desadostasunaren sagarra. Parisen epaiketa  eta Troiako gerra" irakurri ondoren ariketa hau binaka  egin behar duzue:
1.- Nola hasi zen Troiako gerra? zer gertatu zen Tetis eta Peleoren ezkontzan?.
 2.- Nork idatzi zuen Troiako gerra kontatzen duen istorioa? Zein garaikoa zen?
3.- Zer da epika?
4.- Kokatu google mapa batean Troia
5.-Bilatu informazio laburra pertsonai hauei buruz:
 a) Akiles
 b) Patroklo
 c) Hektor
 d) Priamo
 e) Agamenon
 f) Menelao
 g) Helena
  h) Paris

6.- Iliadaren laburpena

7.- Esan nondik datorren eta zergatik eta nola erabiltzen ditugu esaera hauek, bakoitzaren  adibide bat jarriz :
      a) Akilesen orpo
      b) Desadostasunaren sagarra
      c) Odisea bat izan
      d) Troiako zaldi

 8.- Nor zen Heinrich Schliemann ?
  Liburuan 58 orrialdean 21. ariketa egin

9.- Azaldu zein jainko/jainkosak hartu zuten parte Troiako gerran.


Ebaluazio irizpideak: lan honek ebaluazio hontako osoko lanaren notaren  %40 balioko du.
Baloratzen diren gauzak, hauxe izango dira:
 a)   Informazio bilketa : ulermena, ondo antolatuta egotea eta egokia diren hitzak erabiliz.
 b)  Originaltasuna
 c)  Akats ortografikoak zigortu egingo dira ( bakoitzak 0,1)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina